XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskamander'ek: Akile hori!, ziñez, gero, bertze gizakumiek baño indartsuagoa zirala, ta gaiztakeri haunitz egiten dizkiezula.

Bethiere zuhorren alde bai-dituzu urtziak!

Alabaiña, Koron'en semiak zuhorri, Troar seme oro galerazteko, ahala eman izan ba'lizu, nire mendeko auzoti, bederen, ilki zitez, eta zotairrainean egin itzazu zure eginkizunak.

Nire uholdioa illez gañezka dioa.

Nihunek, ordia, ezin dut iñolaz ere nire uarria itxaso gurgarrirat illotzez gañezka ixuri.

Zuhorrek, alere, hizigarriro hilketan diarduzu.

Ots!, ez zitez geyago ari, arriturik niagozu, herri agintari!

Urrena, erantzuki, Akile oiñ ariñak onela yardetsi zion: Akile'k: Zu, Eskamander Tzeu ariko! Diñozun bezala, ixango da.

Bañan ez-dautsot Troar andiputzen erailketari jaregingo, euren guterri nausiraño guztiei bultzatu baiño leen, eta Ektor'en aurka nire buruaren neurria artu baño leen, biotariko nor garaille geratuten ote dan.

Ala mintza ondoren, Troar'ei erasotzen die, urtzi bai'litz.

Orratio, Ibayak urpetik onela yalkitzen dio oyuka Apolon'i: Eskamander'ek: Ene urtzi ok! Zidar uztai jabe!, Tzeu'ren seme hori! Ez aal duzu zuhorrek axolik Koron'en gogo asmoak betetzeko?

Koron'ek, ba, biziro agindu zizun, Troar'en alde yardutzeko eta horrei laguntzeko, ighuzkia arratseko illhuntze beranduan sartzen daneño, ta illhunbe beltza Iurraso yoriaren gaindi edatzen daneño.

Ala mintza zaneko, ibai erdira jauzikatzen da Akile igunkari ospetsua, ugañ bazterreko aitz artetik.

Ibaya, berriz, ernarazten da, ta orroza dario uiñ azpitik.

Bere erra bizian azpitiko uarri jasak gaiñ gora jasotzen ditu.

Akile'k sakailduriko illotzak eta ugari, gero, bai-zitun ibayak beregan bazterrera jaurtitzen ditu, zezenaren ayuma dariola.

Bizirik dirautenak, berriz, bere urondo ederreko magalean artzen ditu, ta zoko barren zabaletan babesten ditu.

Arrigarrizko uiñ bat, aserre urduri, Akile'ri urrean aurkezten zayo, ta, ikurdian joka, ur bolarak bultza eragiten dio.

Akile'k, ordea, ez zedukan nun oñik jarri.

Oratzen dio, ba, eskuekin zumar ondo azi ta zaintsu bati.

Zumarra suzterretik irtetzen da, bazterreko lurra urratzen du, ta bere adar sendo ta ugariz Ibayaren uholdeari eusten dio.

Ibai erdira erortzen da, ta zurubi bai'litz, geratzen da Akile, ba, izu ikeran uretatik ilkitzen da, ta oiñ ariñez soro barna areiñika doa.

Alere, urtzi indartsuak ez dio jaregiten, atzetik ur laster beltzez jarraitzen baizik.

Ta Akile'ri eusten ote dion sayatzen da, onek bere lanari utzi dezayon, eta Troar'ak ondamenditik gaizkatzen ote ditun.

Pele semea, jauzi baten, igun besagaiñ luzeeran atzeratzen da, aztore beltzaren indarmenaz, ori egazti eiztari artean indartsuen ta azkarrena da-eta.

Orrela oldartzen da.

Bular gañeko burnoriak arrigarrizko abarrotsa sortzen dio.

Ibayari alde egiñik igesi doa, bañan uiñ jauztiriak (1) Arremetida de olas atzetik irristaka urubi itzelaz jarraitzen dio.

Beñola, baserritar ur zayak baratzeko landare ipurdira zuzentzen omen du iturburu goibeleko ur lasterra.

Eskuetan aitzura daukalarik, zikinkeriak zogunetik bazterrera jalkitzen.

Zoguneko urpean arri ondarrak igitzen.

Ur bolara, berriz, ariñ ariñ aldape beera irristatzen, eta ur zayari aurreratzen omen zayo.

Ala, baitipat, oñez azkarra baño azkarrago izan arren, atzematen zion Akile'ri Ibayaren uholdeak.